“Gure memoria kolektiboa modu zatikatuan jorratzea eta bizi izandako sufrimenduaren zati handi bat baztertzea bizikidetzaren kontrako erasoa da”.
Gaur zabaldu dute Gasteizen Terrorismoaren Bikitmen Zentro Memoriala.
Memoria Osoa sarea osatzen dugun eragileok, Foruen Plazan egindako kontzentrazioan salatu dugu zentro hori bizikidetzaren aurkako erasoa dela, planteamendu baztertzaile batean oinarritzen delako: Estatuaren aparatuek eragindako indarkeriaren milaka biktima kanpoan uzten ditu.
Besteak beste, zentro horrek bere edukiak antolatzeko erreferentziatzat hartzen duen data 1960a da. Data hori guztiz ausazkoa da diktadura frankistaren erdian, eta ez dator bat estatu-terrorismoak bere forma ugarietan lehenago eta geroago eragindako hainbat eskubide urraketarekin: fusilamenduak, epaiketaz kanpoko exekuzioak, tortura...
Gure memoria kolektiboa modu zatikatuan jorratzea eta bizi izandako sufrimenduaren zati handi bat baztertzea bizikidetzaren kontrako erasoa da. Une historiko honetan, giza eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eta dinamika eraikitzaileak, integralak, behar ditugu.